Subjuntibo ariketak: teoria eta apunteak.

Subjuntiboa ulertzeko, lehenik aditza nola antolatzen den ulertu behar duzu.

euskaragara.net-en, NOR, NORI eta NORK kolorez ezberdinduak daude.

B2 eta C1 mailan, subjuntiboan, NOR, NORNORK eta NORNORINORK aditz sistemak (zutabeak) dira erabilienak.

NOR-NORK kasuari dagokionez, NOR 3. pertsona singularren erabiltzen da bereziki: dezadan, dezazun, deza-n...

subjuntibo ariketak apunteak teoria aditza euskaljakintza

  • Beti –N markaz bukatzen dira: nadiN, dezadaN, diezaiodaN…
  • Gaztelaniazko que edo para qué-ren baliokideak dira (besteak beste).

Nahia: Zuk ariketa egin dezazun nahi dut. Quiero que tú hagas el ejercicio.
Zehar Agindua (orden indirecta): Zuk ariketa egin dezazun*agindu dizut. Te he ordenado que tú hagas el ejercicio.
Helburua: Zuk ariketa egin dezazun eman dizut liburua. Te he dado el libro para que tú hagas el ejercicio.

  • 3 esanahi nagusi ditu:

Nahia: Zuk ariketa egin dezazun nahi dut. Quiero que tú hagas el ejercicio.
Zehar Agindua (orden indirecta): Zuk ariketa egin dezazun*agindu dizut. Te he ordenado que tú hagas el ejercicio.
Helburua: Zuk ariketa egin dezazun eman dizut liburua. Te he dado el libro para que tú hagas el
ejercicio.

  • Ahaleraren oso antzekoak dira: ahalera formako aditzetan -KE marka kendu eta -N marka jarri behar da.
subjuntibo ariketak apunteak teoria aditza taula euskaljakintza
Euskaragara.net Liburu Fisikoko 12. orrialdea (B2, C1 mailetarako atala).

Euskaragara-net Liburu Birtualean kasuz kasu azalduta duzu. Baita -(e)LA noiz erabili behar duzun, NOR-NORI kasua, etab.

Subjuntibo ariketak

Ariketa hauek egiteko, 14’ko pantaila erosoagoa da. Ikasitakoa praktikatzeko, ariketa interaktiboak eta paperezkoak dituzu. Ariketa interaktiboak auto-zuzenduak dira. Mota ezberdinetakoak dira. Hemen, adibide batzuk jarri ditut:

  • Hurrengo ariketan, hutsuneak bete behar dituzu. Orainaldiko formak Lehenaldian jarri behar dituzu. Erantzun posibleak eskumaldean dituzu. Behin sakatzearekin nahikoa da.

Erantzuna tokiz aldatu nahi baduzu, sakatu berriro ezkerreko hutsuneetan.

  • Ezkerreko aukerak eskumakoekin lotu behar duitzu. Aukera bat markatua duzunean, markatu ondoko zutabean dagoen aukeretako batean.

Asmatzen duzunean, marra batez lotuta geratuko dira.subjuntibo ariketak apunteak teoria aditza taula euskaljakintza

Informazioa guztia EUSKARAGARA.NET webgunean.

Utzi erantzuna