Ahozko edo Mintzamen proba B2, C1 (prueba oral euskera)

MINTZAMEN PROBA GAINDITZEKO AHOLKUAK MINTZAMENA HABE DEIALDIA EREDUAK C1 LAGUNTZA

Ahozko proba gainditu nahi duzu? (HABE, IVAP, Hizkuntza Eskola…) Hemen trikimailu eta gomendio onenak ikusiko dituzu.

[info en castellano, haz click aquí]

Zer egin behar duzu proban? Zenbat denbora? [Mintzamen proba B2 mailan].

  • Aurkezpena: nor zara, zure familia, lana, zaletasunak… zuk aukeratu. (Zuk minutu 1 + beste 1´ beste ikasleak)
  • Zuk bakarrik hitz egin (bakarrizketa), eman dizuten fitxa bati buruz: (Ikasle bakoitzak 3-4´+ beste ikasleari galdera bat gaiaren inguruan). Normalean, 2-3 irudi daude, 3-4 lerro eta galdera batzuk. Prestatzeko 10´inguru izaten duzu.
  • Beste pertsona batekin hitz egin (elkarrizketa). Interakzioa: 5-6´. Normalean, egoera (situazio) fiktizio bat planteatzen da eta fitxa bat dute 2 ikasleek, esaldi batekin eta 6 irudirekin.
Bakarrizketa C1. Iritzi artikulu bat izan ohi da. Galdera tipikoak: azpimarratu ideia nagusiak eta zure iritzia eman.

Zer baloratzen da mintzamen proba hauetan?

  • Egokitasuna (%10): azterketa-fitxan planteatzen den gaiari ondo lotuta egon.
  • Koherentzia eta Kohesioa (%20): Ideia nagusiak eta 2. mailakoak lotu. Diskurtsoaren garapena eta antolaketa modu logikoan planteatu.
  • Jariotasuna -fluidez- (%25): erritmo, abiadura, pausak. Naturala izan.
  • Aberastasuna (%20): Hizkuntz baliabideak (errekurtsoak): hitz, aditz eta egitura (estruktura) aberatsak erabili. Sinonimoekin jolastu.
  • Zuzentasuna (%25): Gramatikaren arauak errespetatu→ deklinabidea, aditza, ordena, egiturak, erabilitako hitzak (lexikoa), azentua.

Trikimailuak MINTZAMENA HABE DEIALDIA EREDUAK C1 LAGUNTZA

“Lasai egin eta ondo egingo duzu”: gomendio hori ez da nahikoa. Badaude gomendio zehatzagoak eta eraginkorragoak (efikazagoak). Zer esan eta nola esan, errazagoa izan ahal da hurrengoekin.

  • Buruz ikasitako esaldiak. Estandarrak eta neutroak badira. Adibidez; “gai oso interesgarria da, izan ere hedabideetan maiz agertzen da. Baina ni, egia esan, ez naiz oso aditua” edozein gairekin bota daiteke. Edozeinekin. 

(Askoz esaldi gehiago dago)MINTZAMENA HABE DEIALDIA EREDUAK C1 LAGUNTZA

  • Egitura (estruktura): aurreko esaldi horiek antolatzen badituzu, askoz errazagoa izango da zure gaiaren azalpena egitea. Izugarri errazagoa. Ikasleek egitura hori ikasten dutenean, konfiantza eta segurtasuna irabazten dute. Nik ehunka ikasleri lagundu diet. Eta haiek eskertzen dute.
  • Hitz gakoak: hitz batzuk beti aipatu daitezke eta aberastasun handiagoa lortu ahal duzu (nezake, ondo legoke, hausnarketa…). Horrela, beste ikasleengandik ezberdinduko zara. Eta gainditzeko posibilitateak pilo bat handitu.

Trikimailu guztiak hemen daude: EUSKARAGARA.NET

MINTZAMENA HABE DEIALDIA EREDUAK C1 LAGUNTZA
Elkarrizketa C1. Bakoitzak ideia bat defendatu behar du.

Azteketan, 2 ikasle aztertzen dira eta 2 aztertzaile egoten dira.

Nola praktikatu azterketa gainditzeko?

Gramatika eta hiztegia ikasi eta menperatzen hasten zarenean, praktikatzen hasten zara (klasean eta klasetik kanpo). Azterketa prestatzen hasten zarenean, ordea, praktika hori azterketa simulakroa egitera bideratu behar duzu. Horretarako hainbat modu daude:

Zuk gai bat prestatu. Ondoren, 1) grabatu telefonoan edo 2) eskemarekin zuzenean bota. Norbaitek (ahal bada irakasle bat edo euskaraz ondo dakienak) zuzendu behar dizu eta proposamenak egin hobetzeko. 2 modutan:

  • Zuk hitz egin eta berak ez zuzendu momentuan, baina orri batean akatsak eta oharrak apuntatu. Bukatu ondoren komentatu banan banan.
  • Hitz egiten duzun bitartean, zuzendu edo lagundu.

Probaren 2 atalak praktikatu behar dira (bakarrizketa eta elkarrizketa).

Hobeto hitz egiten da, hitz eginez. Baina mintzamen proban hobekuntza egoteko, irakurtzea, idaztea eta entzutea ere baliagarria da. Hiztegia freskoago edukiko duzu eta errazago aterako zaizu. Zenbat eta murgilduago egon euskaraz, orduan eta hobeto zuretzat.

Euskaragara.net-en gomendio eta ariketa gehiago duzu.

Azterketa adibideak edo ereduak:

–> B2 Maila

HABE 2 MINTZAMEN PROBA (bakarrizketa). 4 gai

HABE 2 elkarrizketa gaiak, bat-batekoak

 

–> C1 maila:

C1 Bakarrizketa-4gai

Utzi erantzuna